XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) Pintoreak hantxe ezarri zuen bere lantokietako bat eta baita bere lanaren zati bat egin ere.
Bien bitartean, Parisen eta Estatu Batuetan arrakasta izaten jarraitu zuen.
Baina Espainiari dagokionez, arrakasta 1926an iritsi zen, Arte Ederretako Zirkulu berrian erakusketa egin zuenean.
Zuloaga Madrilen hil zen 1945eko urrian, uda Zumaiako lantokian lanean igaro ondoren.
8.5.2. Bere lana 8.5.2.1. EZAUGARRI OROKORRAKBere lanak
Hala ere, gaztaroan, bizkarra eman zioten Espainia aldean
Gorroto zion
Horregatik, bere inpresionistarik gogokoena Manet izan zen; eta harrigarria izan arren, Cézanne ere gogoko zuen.
Zuloagak berrikuntza garrantzitsua ekarri zuen pinturaren alorrean: erretratu handia eta
Pertsonaiak gorputz osokoak ageri dira, ondo zaindu eta aztertutako jarrera dotorean, eta atzean paisaje hispanikoa dutelarik.
Horregatik esaten da
Zuloaga pintore ontzat har dezakegu, baina marrazkilari gisa are eta hobea izan zen.
Parisen egindako lehen egonaldian hasi ziren bere ezaugarri nagusiak zehazten.
Hantxe izan zituen lehen harremanak maisu talde berezi batekin; pintura akademikoaren kontra jotzen zuten eta oso ortodoxoak ez ziren maisu talde heterogeneo batekin, alegia.
Talde horrekin izandako harremanari esker ezagutu zuen bere burua eta orduan hasi zen benetako pintore bokazioa azaltzen.
Badirudi Manet-ekin izandako harremanak aire zabaleko lanetan eta paisajismoan barneratzeko tentazioa eragin ziola, baina bide horretatik urrundu egin zen, bere izaerak beste gauza batera bultzatzen zuelako: tamaina naturaleko irudiz osatutako koadroak, marrazkiaren indarra eta inguruneko efektu atmosferikoak irudikatzea zituen gogoko.
Hau da, inpresionismo garbiaren ezaugarri estetikoen aurkakoak ziren ideiek bultzatzen zuten
Hala ere, artista horien eragin handiegia zuela antzematen hasi zen eta aldaketaren beharra sumatu zuen.
Aldaketa hori Sevillara egindako bidaian aurkitu zuen.